2024ko futboleko Errege Kopako finala

2024ko futboleko Errege Kopako finala
Irudia
Motafutbol finala
futbol partida
futbol partidu
Honen parte da2023-24ko futboleko Errege Kopa
Denbora-tarte2024ko apirilaren 6a - 2024ko apirilaren 7a
Data2024ko apirilaren 6a
2023ko Errege Kopako finala
KokalekuLa Cartujako Olinpiar Estadioa
HerrialdeaEspainia
Kirolafutbol
Irabazlea
Athletic

2024ko Espainiako Errege Kopako finala txapelketa honen irabazlea erabaki zuen partida, bere historiaren 120. edizioa izan da. Partida 2024ko apirilaren 6an jokatu zen Sevillako La Cartuja futbol-zelaian, Athletic Club eta R.C.D. Mallorca taldeen artean. Bi taldeak finalerdietako txandako irabazle gisa sailkatu ziren, Atlético Madril eta Reala, hurrenez hurren garaitu eta gero.[1][2]

Luzapenean 1-1 amaitu ostean, penaltietan (4-2) irabazi zuen Athleticek, bere 25. kopa zena. Athleticek lehenengo 4 penaltiak sartu zituenean, Julen Agirrezabala atezainak Mallorcaren bigarren penaltia geldituta zuen, eta Mallorcaren hirugarrena goitik kanpora botata.[3][4][5][6][7][8][9][10]

Finalistak eta palmaresak

Beltzez agertzen dira taldeak irabazi zituen denboraldiak.

Taldeak Lehenago jokatutako finalak
Euskal Herria Athletic 41 (24) 1902, 1903, 1904, 1905, 1906, 1907, 1910-II, 1911, 1913-I, 1914, 1915, 1916, 1920, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1942, 1943, 1944, 1945, 1949, 1950, 1953, 1955, 1956, 1958, 1966, 1967, 1969, 1973, 1977, 1984, 1985, 2009, 2012, 2015, 2020 eta 2021.
Balearrak Mallorca 3 (1) 1991, 1998 eta 2003.

Finalerako bidea

Athletic Kanporatzailea Mallorca
Aurkaria Emaitza Fasea Aurkaria Emaitza
Rubí 1–2 Lehen txanda Boiro 0–4
Cayón 0–3 Bigarren txanda Valle de Egüés 0–3
Eibar 0–3 Hamaseirenak Burgos 0–3
Alaves 2–0 Zortzirenak Tenerife 0–1 (s. t.)
Barça 4–2 (s. t.) Laurdenak Girona 3–2
Atletico Madril 0–1 Finalerdiak Real Sociedad 0-0
3–0 1–1 (4:5 or.)
Emaitza osoa: 0-4 Emaitza osoa: 1–1

Partidaren fitxa

Athletic 1–1 (pr.) Mallorca
Sancet Gola 50' Txostena Gola 21' Dani Rodríguez
Penaltien txanda
Raúl García Penaltia sartu zuen 4–2 Penaltia sartu zuen Muriqi
  • Huts Morlanes
  • Huts Radonjić
  • Penaltia sartu zuen Sánchez
Estadioa La Cartuja, Sevilla
Ikusleak 57.619 ikusle
Eailea José Luis Munuera Montero
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Athletic
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Mallorca
GK 13 Euskal Herria Julen Agirrezabala
RB 18 Euskal Herria Óscar de Marcos
CB 3 Euskal Herria Dani Vivian
CB 4 Euskal Herria Aitor Paredes Txartel horia 27. minutuan 27'
LB 17 Euskal Herria Aljeria Yuri Berchiche Aldaketa: 105+1. minutuan irten egin da 105+1'
CM 16 Euskal Herria Iñigo Ruiz de Galarreta Aldaketa: 80. minutuan irten egin da 80'
CM 24 Euskal Herria Beñat Prados Aldaketa: 46. minutuan irten egin da 46'
RW 9 Euskal Herria Ghana Iñaki Williams Aldaketa: 91. minutuan irten egin da 91'
AM 8 Euskal Herria Oihan Sancet Aldaketa: 91. minutuan irten egin da 91'
LW 11 Euskal Herria Ghana Nico Williams
CF 12 Euskal Herria Gorka Guruzeta Aldaketa: 91. minutuan irten egin da 91'
Ordezkoak:
GK 1 Euskal Herria Unai Simón
RB 15 Euskal Herria Iñigo Lekue Aldaketa: 105+1. minutuan zelairatu egin da 105+1'
LB 19 Euskal Herria Imanol García de Albeniz
CM 14 Euskal Herria Dani García
CM 6 Euskal Herria Mikel Vesga Aldaketa: 46. minutuan zelairatu egin da 46'
AM 21 Euskal Herria Ander Herrera
AM 30 Euskal Herria Unai Gómez Aldaketa: 80. minutuan zelairatu egin da 80'
LW 7 Euskal Herria Álex Berenguer Aldaketa: 91. minutuan zelairatu egin da 91'
FW 10 Euskal Herria Iker Muniain Aldaketa: 91. minutuan zelairatu egin da 91'
FW 20 Euskal Herria Asier Villalibre
FW 22 Euskal Herria Raúl García Aldaketa: 91. minutuan zelairatu egin da 91'
Entrenatzailea:
Espainia Euskal Herria Ernesto Valverde
GK 13 Eslovakia Dominik Greif
RB 20 Uruguai Giovanni González
CB 24 Eslovakia Martin Valjent Aldaketa: 91. minutuan irten egin da 91'
CB 21 Espainia Antonio Raíllo
CB 6 Espainia José Manuel Copete Aldaketa: 105+3. minutuan irten egin da 105+3'
LB 3 Katalunia Toni Lato Aldaketa: 110. minutuan irten egin da 110'
CM 10 Katalunia Sergi Darder Aldaketa: 62. minutuan irten egin da 62'
CM 12 Portugal Samú Costa
CM 14 Galizia Dani Rodríguez Aldaketa: 73. minutuan irten egin da 73'
CF 17 Kanada Jamaika Cyle Larin Aldaketa: 62. minutuan irten egin da 62'
CF 7 Kosovo Albania Vedat Muriqi Txartel horia 90+1. minutuan 90+1'
Ordezkoak:
GK 1 Serbia Predrag Rajković
GK 25 Espainia Iván Cuéllar
DF 2 Serbia Matija Nastasić Aldaketa: 105+3. minutuan zelairatu egin da 105+3'
DF 4 Belgika Siebe Van der Heyden Aldaketa: 110. minutuan zelairatu egin da 110'
DF 11 Katalunia Jaume Costa
DF 15 Katalunia Argentina Pablo Maffeo Aldaketa: 91. minutuan zelairatu egin da 91'
MF 5 Espainia Ekuatore Ginea Omar Mascarell
MF 8 Espainia Manu Morlanes Aldaketa: 62. minutuan zelairatu egin da 62'
MF 18 Katalunia Antonio Sánchez Aldaketa: 62. minutuan zelairatu egin da 62'
FW 9 Katalunia Abdón Prats
FW 23 Serbia Nemanja Radonjić Txartel horia 119. minutuan 119' Aldaketa: 73. minutuan zelairatu egin da 73'
Entrenatzailea:
Mexiko Euskal Herria Javier Agirre

Partiduko jokalaririk onena:
Euskal Herria Nico Williams (Athletic)

Linierrak:
Íñigo Prieto López de Cerain
Diego Barbero Sevilla
Laugarren epailea:
Alejandro Muñiz Ruiz
Ordezko epailea:
Antonio Ramón Martínez Moreno
VAR:
Eduardo Prieto Iglesias
VAR laguntzaileak:
Santiago Jaime Latre
Miguel Ángel Ortiz Arias

Arauak

  • 90 minutu.
  • 30 minutuko luzapena behar izanez gero.
  • Penalti bidezko kanporaketa oraindik berdinketak badirau.
  • Hamaika ordezko jokalari.
  • Gehienez bost ordezkapen, beste bat gehiago luzapena egonez gero.

Ospakizuna

Garaipena ospakizunerako motibo handia izan zen, baina izatez, Sevillako egonaldia jaia izan zen Athleticeko milaka zaleturentzat. 70.000 lagun inguru bertaratu zirela kalkulatu zen, Bilbotik eta beste zenbait tokitatik joanak.[11]

Finalaren egunean, garaipena jakindakoan Bilbon ere ospakizun handiak izan ziren. Ospatu zuten askok San Mames estadioan hasi zuten jaia, han milaka lagunek finala pantaila erraldoietan jarraitu baitzuten.[12]

Taldea Bilbora itzulitakoan, apirilaren 9an (asteartean), jokalariek eta entrenatzaileak afaria egin zuten, eta amaitutakoan kalean jarraitu zuten jaia kalejira eginez. Jokalari batzuek sare sozialetan zabaldu zituztenez ospakizun horren irudiak, jende andana bildu zitzaien eta kaleren bat ere moztu zuten. Ondorioz, zabaldu zen futbolariei espedientea ireki ziela Ertzaintzak jakinarazi gabeko bilkura izan zela egotzita. Legearen arabera, 24 orduko aurrerapenaz jakinarazi beharra zegoen halako ekintza, eta 600 eurorainoko isuna jaso zezaketen jokalariek.[13] Hala ere, agintaritza polizialak atzera egin zuen asmo horretan eta ez zen azkenean zigorrik izan.[14]

Gabarrarekin ospakizuna

Sakontzeko, irakurri: «Gabarraren ospakizuna (2024)»

Ospakizun handiena apirilaren 11n izan zen, ostegunean, Gabarra atera zuenean Athleticek eta itsasadarrean zeharkaldi historikoa egin zutenean, 40 urtean halakorik gertatu barik.

Athleticeko gabarra apirilaren 11ko ospakizun handian.

Erreferentziak

  1. «Los Williams meten al Athletic en la final de la Copa» La Vanguardia 29 de febrero de 2024.
  2. «El Mallorca gana en la tanda de penaltis y vuelve a una final de Copa 21 años después» Onda Cero 28 de febrero de 2024.
  3. Arratibel Gascon, Ainara. (2024-04-07). «Athleticek irabazi du Kopako finala» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  4. «Berenguerrek sartu du penalti erabakigarria, eta zoramena piztu da athleticzaleen artean» EITB 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  5. «Athleticeko jokalariak, Errege Koparekin» EITB 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  6. (Ingelesez) «Players and fans celebrate as Athletic Club win Copa Del Rey to end 40-year trophy drought – video» The Guardian (The Guardian).
  7. (Ingelesez) Lowe, Sid. (2024-04-06). «Athletic Club beat Mallorca in Copa del Rey final to end 40-year trophy drought» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  8. (Gaztelaniaz) Agiriano, Jon. (2024-04-07). «¡¡¡CAMPEONES!!! Cuarenta años después, la felicidad» Athletic - El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  9. (Gaztelaniaz) Matxin, Natxo. (2024-04-07). «La Gabarra rojiblanca volverá a surcar la ría bilbaína tras una dulce agonía en Sevilla» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  10. (Gaztelaniaz) Larrauri, Jon. (2024-04-07). «La prensa internacional se rinde al Athletic: Un "equipo único" y "corazón de una comunidad"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  11. «Athletic zaleek Sevilla zuri-gorriz jantzi dute» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  12. (Gaztelaniaz) Telecinco, Redacción digital Informativos. (2024-04-07). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  13. «Athleticeko jokalarien festa inprobisatua; txaranga, kalejira eta isuna - Bilbo» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  14. (Gaztelaniaz) Martínez, Aitor. (2024-04-10). «La Ertzaintza recula y no expedienta a los futbolistas del Athletic» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124680776
  • Commonscat Multimedia: Final Copa del Rey 2024 / Q124680776

  • Wd Datuak: Q124680776
  • Commonscat Multimedia: Final Copa del Rey 2024 / Q124680776