Abaco berberiar zaldi
† Abaco berberiar zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Bahamak |
Sinonimoak | Abaco kolonial espainiar zaldia |
Abaco berberiar zaldia, (ingelesez : Abaco Barb), edo Abaco kolonial espainiar zaldia, Karibeko Bahamak uhartediko bertako zaldi arraza bat izan zen, nahiz eta berreskuratzeko zenbait ekimen abiaturik dauden eta iturri batuzek abereen kopuru minimoa irauten duela baieztatzen duten[1]. Antza, zaldi hauek espainiarrek uhartedira eramandako berberiar zaldien ondorengoak ziren. Zaldi gehienak basazaldiak ziren, eta libre bizi omen ziren. Arrazaren banapen eremua Acaco uhartedian dago.
Abaco berberiar zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen zen, nahiz eta beste zenbait ezaugarriengatik zaldi tamainako arrazen kokatu zitekeen.
Arrazaren historia
Bahametako berberiar zaldi hauek kolonizatzaile espainarrek XV.en edo XVI.en mendetan zehar eramandako abereen ondorengoak dira [2]. Oro har berberiar zaldi arrazakoak omen ziren abere horiek. Denborarekin zaldi populazio hau basati bilakatu zen.
1960ko hamarkadan, Edison Key eta Morton Sawyer-ek uhartean behiak jartzeko eta haiei larretan konpetentzia kentzeko, zaldiak iza desagertzeraino ehizatu zituzten. Hilketaren amaieran hiru besterik ez ziren geratzen. Castle izeneko zaldia eta Liz izeneko behorra bere moxal Jingoarekin. Jingo hau zenbait argitalpen eta liburuen pertsonaia bilakatu da.
2002.en urtean identifikatua izan zen hainbat bideo eta argazkien bidez. Geroztik egindako ADN afrogek erakutsi zuten basazaldi hauen jatorri berberiarra. Populazio basatia 200 zaldi ingurukoa izatera heldu zen, eta abereak pinadietan bizi omen ziren [3].
Floyd Zikloi tropikala eta geroko egoera
Gaur egun geratzen diren azken abereak "Bahama Star Farm" atxaldearen inguruan bizi dira. Zaldi hauek ohikoa zuten baino eremu mugatuago batean egon dira 1999ko Floyd urakanaz geroztik, haien ohiko ibilbideak zuhaitz eroriek blokeatu zituztelako. Zikloi tropikal honek demaseko hondamendiak eragin zituen ere abereen ohiko habitatetan.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian
Bideoak
Abaco basazaldiei buruzko bideoa
- Datuak: Q304345