Bizikletak mailegatzeko zerbitzu publiko
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/37/Place_de_la_R%C3%A9publique_%28Paris%29%2C_r%C3%A9am%C3%A9nagement%2C_2012-04-05_39.jpg/300px-Place_de_la_R%C3%A9publique_%28Paris%29%2C_r%C3%A9am%C3%A9nagement%2C_2012-04-05_39.jpg)
Bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa munduko hainbat hiritan bizikletak alokatzeko Udalek eskaintzen duten zerbitzu publikoa da, herritarrek doan edo diru kopuru txiki baten trukean bizikleta bat denbora batez erabiltzea ahalbidetzen duena. Gehienetan, bizikletak hiriko zenbait gunetan eraikitako aparkalekuetan daude loturik eta erabiltzaileak zerbitzuan izena ematean jasotzen duen txartel baten bitartez askatzen du. Erabili eta gero, hiriko beste gune batean utzi behar du, txartela berriz ere erabiliz bizikleta lotu ahal izateko.
Euskal Herrian
Hurrengo zerbitzuak daude martxan Euskal Herrian:
- Bilbo: Bilbaobizi, lehen Bilbon Bizi
- Bilboko itsasadarra: BizkaiBizi
- Donostia: dBizi
- Iruñea: Ride On
- Lapurdiko kosta: Vélibleu
Desagertutako zerbitzuak:
- Getxo: Getxobizi
- Leioa: Bizi Leioa Biziz. 2017ko urtarrilaren 1.an zerbitzua bertan behera gelditu zen[1]
- Zornotza: Amorebiziz. 2012ko urtarrilaren 1.an zerbitzua bertan behera gelditu zen[2]
- Uribe Kosta: Bizimeta
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q1358919
Multimedia: Bicycle-sharing systems / Q1358919
![]() | Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |