Euskal Herritar Unibertsala Saria

Edurne Pasaban, Euskal Herritar Unibertsala saria jasotzen, 2010ean.

Euskal Herritar Unibertsala Saria (ofizialki Euskaldun Unibertsala Saria) euren ibilbideaz Euskal Herria atzerrian nabarmenki ordezkatu duten pertsona, elkarte edo erakundeei eskaintzen da. Sari honen helburua, Euskadiren irudi ona kanpora azaltzeari dagokionez nabarmendu diren Euskal Herriko norbanako, elkarte, talde edo erakundeak, saritzea da.[1] Eusko Jaurlaritza Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak eman ohi dute. 1996an sortu eta lehenbiziko saria 1997an eman zen. Azkenezko 2010ean eman zuten.

Gaur egun arte sarituak honako hauek dira:

  • 2010: Edurne Pasaban
  • 2009: Javier Agirresarobe eta Mikel Urmeneta
  • 2008: Juan Mari Arzak
  • 2007: Guggenheim Bilbao Museoa
  • 2006: Auñamendi argitaletxea
  • 2005: Joaquin Atxukarro
  • 2004: Joane Somarriba
  • 2003: Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde
  • 2002: Xabier Irala
  • 2001: Pablo Mandazen 'anaia Gines'
  • 2000: Juanito Oiarzabal eta Jon Sobrino
  • 1999: Pedro Miguel Etxenike
  • 1998: Donostiako Orfeoia eta Jorge Oteiza
  • 1997: Jose Sebastian Laboa eta Eduardo Txillida

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Eusko Jaurlaritza. Euskaldun unibertsala saria. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11700328
  • Wd Datuak: Q11700328


  • i
  • e
  • a