ziklosporina, azatioprina, dexametasona, prednisona eta metilprednisolona
Identifikatzaileak
GNS-9-MK
720
GNS-10
D84.9 eta M35.9
OMIM
109100
DiseasesDB
28805
MedlinePlus
000816
eMedicine
000816
MeSH
D001327
Disease Ontology ID
DOID:417
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaixotasun autoimmuneak immunitate-sistemaren funtzionamendu okerraren ondorio dira, alegia, organismoak bere buruarekiko duen tolerantzia apurtzen denean (autotolerantzia) agertzen dira. Gaitz hauen oinarria gorputzaren berezko antigenoak eta kanpoko antigenoen arteko desberdintasuna ez ezagutzean datza.
Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez (linfozitoak, antigorputzak, makrofagoak, konplementua...) organismoak mikrobio patogenoei eta zelula arrotzei aurre egiten die, eragile horien jarduera deusestatuz. Zuzen funtzionatzen duenean, immunitate-sistemak kanpoko birus edo bakterioen aurka gure organismoa babesten du.
Gaixotasun autoimmunea dagoenean, aldiz, immunitate-sistemak ez du berezko eta arrotzaren arteko bereizketarik egiten, eta organismoaren elementu batzuei (ehun, organo edo molekulei) eraso egiten die [1]. Organismoak bere buruari kalte egiten dio, funtsean.
Gaitz autoimmune bat dagoenean organismoak ehunek eta organoek dituzten azaleko antigenoen aurkako antigorputzak ekoizten ditu. Antigorputz horiei autoantigorputzak esaten zaie, organismo beraren aurkako antigorputzak direlako.
Autoimmunitatearen zergatia oraindik ez da ongi ulertzen, baina badira zantzu batzuk bere jatorriari buruz; herentziak eta joera genetikoak pisu handia dutela susmatzeko arrazoi sakonak daudela jakiten da, esaterako. Bestalde, histokonpabilitate-konplexu nagusiak eta giza antigeno leukozitarioen (HLA) formulak zer ikusi handia dute gaitz autoimmune askotan. Era berean, bakterioek edo birusek sortutako hainbat infekziok gaitz horiek piztu litezkeela susmatzen da [2], mimetismo antigeniko izeneko fenomenoaren bidez. Traumatismo batzuek ere ,antza, martxan jar dezakete gaixotasun autoimmune baten ibilbidea
Aldaketa hormonalak, azkenik, kasu askotan autoimmunitatearen jatorriaren atzean daudela baieztatu egin da. Beste hainbeste gertatzen da estresarekin: estresa gaitzaren pizgarria da sarritan, eta gaitzaren eboluzioa ere okertzen du, agerraldi akutuak eraginez.
Azken urteotan gaixotasun autoimmuneen jatorrian heste-flora eta heste-iragazkortasunaren aldaketak, joera genetikoa duen gizabanako batengan, leudekeela proposatu dute hainbat ikerlarik [3]. Hesteetako hainbat bakteriok gaitza piztuko luketen antigeno bereziak sortuko lituzkete, hesteetako hesia zeharkatzerakoan immunitate-sistemaren ez-ohiko erantzuna aktibatuz.
Gaitz autoinmuneen tratamenduan immunosupresoreak erabiltzen dira. Botika hauek immunitate-sistemaren jarduera moteltzen dute.
Gaixotasun autoimmune motak, espezifikotasunaren arabera
Gaixotasun autoimmuneak bi motakoak izan daitezke:
Gaixotasunak organo espezifiko bat kaltetzen du: autoantigorputzak organo jakin baten aurka zuzentzen dira, edo organo bateko zelula mota jakin baten aurka. Adibide batzuk: gazteen diabetes mellitus (pankreako zelulen aurka), ultzeradun kolitisa (hesteetako zelulen aurka), hepatitis autoimmunea (gibeleko zelulen aurka), Hashimotoren tiroditisa (tiroideen aurka), etab.
Gaixotasunak organo ez-espezifikoak kaltetzen ditu (sistemikoak): autoantigorputzek organismo osoan sakabanaturiko egiturei egiten diete eraso. Lupus eritematosoa edo artritiserreumatoidea dira gaixotasun mota honen adibide batzuk
Gaitz autoimmuneen sailkapena etiologiaren arabera