Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hashimotoren tiroiditisa[1] gaixotasun autoimmunea da, autoantigorputzen bidez tiroidearen suntsipena ezaugarri duena.[2]
Afekzioaren izena Hakaru Hashimoto mediku japoniarretik dator, 1912an lehen deskribapena egin eta "golo linfomatoso" deitu zuena.[3] Gaixotasunak goloa eta hipotiroidismoa eragin ditzake. Hashimotoren tiroiditisaren tratamendua (edo edozein kausagatiko hipotiroidismoarena) tiroide-hormona lebotiroxina sodikoaren bidez ordeztea da.[2]