Imanol Pradales
Imanol Pradales | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2024) Irudi gehiago | |||||||||
2019ko uztailaren 2a - ← Imanol Pradales
2015eko uztailaren 3a - 2019ko uztailaren 2a ← Imanol Pradales - Imanol Pradales, Ainara Basurko →
2011ko ekainaren 30a - 2015eko uztailaren 3a ← Iñaki Hidalgo González - Imanol Pradales →
2007 - 2011 - Ivan Jiménez → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Santurtzi, 1975eko apirilaren 21a (49 urte) | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Manuel Pradales | ||||||||
Ama | Rosa Gil | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Asti Leku Ikastola Deustuko Unibertsitatea (1993 - 1997) lizentzia : soziologia, political studies (en) Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa (1998 - 1999) master : knowledge management (en) London School of Economics (1999 - 1999) Deustuko Unibertsitatea (2000 - 2004) doktoretza : soziologia, political studies (en) IE Business School (en) (2010 - 2010) | ||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||||||||
Irakaslea(k) | Iñigo Urkullu Renteria | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | soziologoa, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea (1999ko iraila - 2006ko uztaila) Bizkaia Talent (2007ko abuztua - 2011ko ekaina) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||||||
imanolpradales.eus | |||||||||
Imanol Pradales Gil (Santurtzi, 1975eko apirilaren 21a) unibertsitate irakasle eta politikari jelkidea da. 2011tik Bizkaiko Foru Aldundian hainbat ardura izan ditu.[1]
Ibilbidea
Deustuko Unibertsitatean zientzia politikoak eta soziologia ikasi zuen, eta bertan irakasle da, nahiz eta 2007tik eszedentzian dagoen[1]. 2007an Deustuko Unibertsitatean ardurak hartu zituen, eta 2007tik 2011ra bitarte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia:Xede elkarteko zuzendari-gerente izan zen[2][1].
2011an Ekonomia Sustatzeko diputatu izendatu zuten, eta 2015etik aurrera Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatu izan da Bizkaiko Foru Aldundian. 2023an I. Etxanobe Foru Korporazioaren parte da[3].
2023ko azaroaren 25ean EAJk jakinarazi zuen Imanol Pradales izango zela lehendakari izateko proposatutako izena, Iñigo Urkulluren ordez[4].
Bizitza pertsonala
Aitaren aldeko familia Burgosen du jatorria, eta bere aititetik hasita, bertan jaiotakoak ziren. Bere gaztaroan arraunlaria izandakoa, Laura izena duen andra batekin ezkonduta dago eta alaba baten aita da[5].
Erreferentziak
- ↑ a b c «Imanol Pradales Gil - Gardentasuna - Bizkaia Gardena» gardentasuna.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ «Imanol Pradales: "Estamos deseando conocer profesionales que residiendo en cualquier parte del mundo, estarían interesados en trabajar en Euskadi" — EuskoSare» web.archive.org 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ «Elixabete Etxanoberen Gobernuan emakumeek gehiengoa izango dute, eta bost diputatu berri izango dira» EITB 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ «Imanol Pradales izango da lehendakarigai, EAJren EBBko presidenteak baieztatu duenez» EITB 2023-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ https://www.eaj-pnv.eus/es/adjuntos-documentos/21167/pdf/24-01-27-imanol-pradalesen-hitzaldia
Kanpo estekak
- Imanol Pradales
- Datuak: Q123536880
- Multimedia: Imanol Pradales / Q123536880