Manipulazio mental
- Artikulu hau psikologiaren terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manipulazio (argipena)».
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e1/Boston_Massacre_high-res.jpg/220px-Boston_Massacre_high-res.jpg)
Manipulazio mentala gizabanako edo gizatalde batek beste gizabanako edo gizatalde baten portaera kontrolatzean gertatzen da. Horretarako limurtzea edo sugestio mentala erabiltzen dute, norbanakoen gaitasun kritikoak edo autokritika gabetuz.[1]
Manipulazio mentalak hainbat taktika psikologiko erabiltzen ditu gizabanakoak bere pentsamendu, portaera, emozio edo erabakiekiko duen kontrola gainazpikatzeko. Psikologoek, neurozientzialariek eta soziologoek bere metodoak ikertzen dituzte. Badago manipulazio mental altruista[2] baina gehienetan asmo txarrekoa da. Kontrol mentala edo suizidio edo ezaugarri totalitario edo genozidak dituzten talde-portaera manipulazio mentalaren muturreko moduak dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q905726
![]() | Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |