Mikhail Nesterov

Mikhail Nesterov

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaUfa, 1862ko maiatzaren 19a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku, 1942ko urriaren 18a (80 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Hezkuntza
HeziketaMoscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) Itzuli
Arteen Akademia Inperiala
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta filosofoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Vision to the Youth Bartholomew (en) Itzuli
    Portrait of Ivan Pavlov (en) Itzuli
    In Russia. Soul of the people. (en) Itzuli
    The Hermit (en) Itzuli
    The Great Taking of the Veil (en) Itzuli
    Under Blagovest (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
MugimenduaRussian symbolism (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza historikoa
paisaia margolaritza
arte sakroa
genero-margolana
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa
Alderdi politikoa Union of the Russian People (en) Itzuli

Musicbrainz: 18dca584-5550-4e53-a98a-cf4e45958be9 Discogs: 3711498 Edit the value on Wikidata

Mikhail Vasilievitx Nesterov (Ufa, 1862ko maiatzaren 31Greg./maiatzaren 19aJul. - Mosku, 1942ko urriaren 18a) errusiar margolari sinbolista izan zen.

1877an Moskuko Margolaritza, Eskultura eta Arkitektura Eskolan sartu zen. Pavel Sorokin, Ilarion Prianixnikov eta Vasili Perov izan zituen irakasle. 1879an erakusketetan parte hartzen hasi zen eta handik bi urtera Arte Ederren Akademia Inperialean sartu zen. Moskura itzuli zenean, Alexei Savrasoven lezioak jaso zituen.

Bere lehen arrakasta "Ermitaua" izeneko margolanarekin iritsi zen. Salmentako diruarekin Europan zehar bidaiatu ahal izan zuen.

Ermitaua

Kieveko San Volodimir katedralaren dekorazioan parte hartu zuen, horma-irudiak eta ikonoak eginez. Beste erlijio-enkargu batzuk ere egin zituen. Abastumamiko Aleksandr Nevski elizan eta Moskuko Marfo-Marinski komentuan lan egin zuen.

Deikundea, Marfo-Marinski komentua.

1905eko Errusiako Iraultzaren ondoren, Errusiar Herriaren Batasunarekin bat egin zuen, eskuin muturreko alderdi nazionalistarekin eta tsarraren aldekoarekin. Komunismoaren garaipenaren ondoren, margolaritza erlijiosoa utzi eta erretratuak margotzen aritu zen. 1938ko Purga Handian bere suhia exekutatu zuten eta alaba espetxeratu egin zuten. Bera bi astez egon zen kartzelan. 1941ean Stalin saria jaso zuen Ivan Pavloven erretratuagatik.

Iruditegia

  • Rus Santua, 1901–06
    Rus Santua, 1901–06
  • Beloaren zeremonia, 1897–98
    Beloaren zeremonia, 1897–98
  • Maitasun-edabea, 1888
    Maitasun-edabea, 1888
  • Bartolome gaztearen ikuskaria, 1889-1890
    Bartolome gaztearen ikuskaria, 1889-1890
  • Volga baino haratago, 1905
    Volga baino haratago, 1905
  • Filosofoak, 1917 (Pavel Florenski eta Sergei Bulgakov)
    Filosofoak, 1917 (Pavel Florenski eta Sergei Bulgakov)
  • Tolstoi, 1906 (Lev Tolstoi)
    Tolstoi, 1906 (Lev Tolstoi)
  • Hiru gizon zahar azeri batekin, 1914
    Hiru gizon zahar azeri batekin, 1914
  • 'Rusen. Heriaren arima, 1916.
    'Rusen. Heriaren arima, 1916.
  • Yekaterina Petrovna Nesterova, 1905
    Yekaterina Petrovna Nesterova, 1905
  • Olga Nesterova, 1906
    Olga Nesterova, 1906
  • Antonio Artzapezpikua, 1917
    Antonio Artzapezpikua, 1917
  • Ivan Ilyin, 1921-22
    Ivan Ilyin, 1921-22
  • Ivan Pavlov, 1930
    Ivan Pavlov, 1930

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q318427
  • Commonscat Multimedia: Mikhail Nesterov / Q318427

  • Wd Datuak: Q318427
  • Commonscat Multimedia: Mikhail Nesterov / Q318427