Omega Centauri

Omega Centauri
Irudi gehiago
Behaketa
Distantzia Lurretik5,19 kpc
Itxurazko magnitudea (V)5,33, 0,85, 4,131 eta 3,198
Metaltasuna−1,511
AurkitzaileaEdmond Halley
KonstelazioaCentaurus
Abiadura erradiala232,7 km/s
Igoera zuzena201,697 °
Deklinazioa−47,479472 °
Izendapenak
ikusi
  • NGC sistema: NGC 5139
    Henry Draper katalogoa: HD 116790
    Bayerren izendapena: ω Cen
    General Catalogue of Stellar Radial Velocities (en) Itzuli: GCRV 4762 E
    Caldwell katalogoa: C 1323-472
    Catalogue of star clusters and associations + supplements (en) Itzuli: GCl 24
    Esne Bideko izar kumuluen ikerketa globala. III. 139 kumulu ireki berri galaxiaren latitude altuetan.: [KPS2012] MWSC 2120
    $13FGL J1326.7-4727
    $12FGL J1326.4-4729

Omega Centauri edo NGC 5139 Centaurus konstelazioan dagoen kumulu globular bat da. Edmond Halleyk aurkitu zuen 1677an. Kumulu honek gure galaxia den Esne Bidearen inguruan orbitatzen du, honen inguruan orbitatzen dutenen artean handiena eta distiratsuena delarik. Begi hutsez ikus daitekeen gutxietako bat da. Omega Centauri Lurretik 18300 argi-urteko distantziara (5,6 kiloparsec) dago, eta II populazioko zenbait milioi izar ditu. Bere erdiguneko izarrak hain daude elkartuta, elkarren artean 0,1 argi-urteko distantziara bakarrik daudela uste dela. Bere estimatutako adina 12.000 milioi urtekoa da. 10 milioi izar inguru ditu.

Konstelazioko izar bat ez den arren, bayer izendapena jaso zuen, ω. Gure galaxiako gainontzeko kumulu globularretatik bereizten duen ezaugarri bat belaunaldi ezberdinetako izarrak dituela da. Arrazoi honegatik, Omega Centauri gure galaxiaren satelitea izan zen galaxia nano baten nukleoaren hondarra izan daitekeela uste da. Galaxia honek gaur egungo Omega Centauri baino ehun aldiz handiagoa izango zen, eta gure galaxiak banandu eta xurgatua izan zen. Omega Centauriren kimika eta dinamika bat datoz hipotesi honekin.

Andromeda galaxiako kumulu globularra den Mayal IIren kasuan bezala, Omega Centaurik zenbait metaltasun eta izar adin maila ezberdin ditu, dena batera sortu ez zela pentsarazten duena (kumulu globularretan ohikoa denaren aurka). Uste denez, Omega Centauriko izar asko, antzina Esne Bideak xurgatu zuen galaxia nanoaren nukleoaren hondarra izan daitezke.

Ikus, gainera

  • M54 kumulu globularra

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)Omega Centauri ESA/Hubblen.
  • Omega Centauri ikusi WikiSky webgunean: DSS2, SDSS, GALEX, IRAS, Hydrogen α, X-Ray, Astrophoto, Sky Map, Artikuluak eta irudiak
  • i
  • e
  • a
New General Catalogue 5000 - 5499
Zerrenda:NGC objektuak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q14275
  • Commonscat Multimedia: NGC 5139 / Q14275

  • Wd Datuak: Q14275
  • Commonscat Multimedia: NGC 5139 / Q14275