Xat

Xat.com webguneak txat kutxa bat egiteko aukera ematen dizu. Txat kutxa hau zure webgunean jar dezakezu, HTML kode baten bidez. Atzealdeko irudia, koloreak, tamaina, hizkuntza,... zure gustura alda ditzakezu.

Honelako kuxtak web txikietan aurkitzea erraza izaten da. Gainera, erabiltzaileek bidaltzen dituzten mezuak ez dira galtzen, eta egun batetik bestera jasota geratzen dira. Hau oso praktikoa da jabea konektatuta ez badago mezuak uzteko.

Txat kutxez gain, beste zenbait gauza sor ditzakezu bertan: inkestak, quiz-ak (galdera bat eta lau erantzun: aukeratu erantzun zuzena), argazki-presentazioak, e.a.

Webgunea ingelesez dagoen arren, txat kutxen zerbitzua duela gutxi euskaratua izan da.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Xat.com Webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4021728
  • Wd Datuak: Q4021728