Donapaleuko barrutia

Donapaleuko distritua (frantsesez district de Saint-Palais) Behe Pirinioak departamendua 1790etik 1795era banatuta egon zen 6 distrituetako bat izan zen.

Osaera

Bere lurraldeak ia erabat Nafarroa Beherearekin egiten zuen bat; hiriburua izateko Donibane Garaziri lehia irabazi eta Amikuzeko hiriaren izena eraman zuen.

Kantonamenduak

Distrituak 11 kantonamendu zituen:

  • Akamarrekoa[1]
  • Baigorrikoa[2].
  • Bastidakoa[3].
  • Bidaxunekoa[4].
  • Donamartirikoa[5].
  • Donapaleukoa[6].
  • Donibane Garazikoa[7].
  • Garrüzekoa[8].
  • Iholdikoa[9].
  • Larzabalekoa[10].
  • Ortzaizekoa[11].

Bilakaera

1800ean departamenduak banatzeko beste egitura bat sortu zen: "barrutia". Donapaleuko distritua ez zen barruti baten oinarritzat jo: zati bat Baionako barrutian sartu zuten eta beste bat Maulekoan. Kantonamendu kopurua ere murriztu zen: Akamarre, Donamartiri, Garrüze, Larzabale eta Ortzaizekoak desagertu egin ziren.

Erreferentziak

  1. Akamarreko bilakaera administratiboa.
  2. Baigorriko bilakaera.
  3. Bastidako bilakaera.
  4. Bidaxuneko bilakaera.
  5. Donamartiriko bilakaera.
  6. Donapaleuko bilakaera.
  7. Donibane Garaziko bilakaera.
  8. Garrüzeko bilakaera.
  9. Iholdiko bilakaera.
  10. Larzabaleko bilakaera.
  11. Ortzaizeko bilakaera.

Ikus, gainera

  • Distritu (Frantzia)
  • Baionako barrutia
  • Mauleko barrutia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3031784
  • Wd Datuak: Q3031784