Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
Orin
Deskribapena
Mota
hyperpigmentation of the skin (en)
Espezialitatea
dermatologia
Identifikatzaileak
GNS-10
L81.2
OMIM
266300
Artikulu hau larruazaleko orbanari buruzkoa da; Bearnoko udalerria gaitzat duena beste hau da: «Orin (Pirinio Atlantikoak)»
Orin, orezta edo lentigo larruazaleko orban txiki bat da.[1] Orban pigmentudun txikiak, biribilak, planoak, leunak, ez-ezkatatsuak, kolorez horixkak, marroiak edo kafesne-kolorekoak dira; normalean nahiko ugariak izan ohi dira, familiakoak, baina ez sortzetikoak, eta haurtzaroan edo nerabezaroan agertu ohi dira. Zenbait kasutan ilez hornituak agertzen dira.[2]
Medikuntzan nebo melanozitiko diete eta kaukasiar arrazaren tumore onberarik ohikoenak dira. Bataz beste, heldu batek 20 inguru ditu.[3]