Puten martxa

Puten martxa
Datuak
Motaprotesta
HerrialdeaKanada
Osatuta
Slut Walk Munich 2018 (en) Itzuli
Slut Walk München 2019 (en) Itzuli
SlutWalk Tel Aviv-Yafo (en) Itzuli
webgune ofiziala
Instagram: slutwalktlv Edit the value on Wikidata
"I love sluts" edo "Prostitutak atsegin ditut".
Puten martxa New Yorken.
Kiton, 20153an.

Puen martxak (ingelesez: SlutWalk) mundu osoan emakumeen eskubideen defentsan eta emakumeen biolentziaren aurkako egiten ekintza erreibindikatiboak dira. Lehen aldiz Toronton, Kanadan 2011an antolatu zen.

Jatorria

Lehen aldiz Toronton, Kanadan 2011ko apirilaren 11n antolatu zen, hirian ematen ari ziren emakumeen aurkako bortxaketen eta erasoen harira. Kasu gehienetan erasoen ardura emakumeen gainean jartzen zen, haien probokazioen erantzuna izango balira. Lindsay Herrioten esanetan, 2010eko urriatik azaro arte horrelako erasoak bereziki ugariak izan ziren. [1] Tentsioa Michael Sanguinetti-ren, Kanadako polizia baten esanekin areagotu zen; haren iritziz, Osgoode Hall Law School-en egin zen seguritate inguruko hitzaldi batean, emakumeek, gizonezkoen biolentzia sahiesteko, ez zuten probokatu behar eta horretarako beharrezkoa zen puten gisa ez janztea.[2] Hortik sortu zen Prostituten martxaren izenburua.

Martxa arrakasta handia izan zuen eta berehala beste estatuetan antzekoak antolatu ziren: Israel Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Australia, India, Mexiko, Argentina, Kolonbia, Costa Rica, Peru, Ecuador, Honduras eta Uruguai.[3] Europan ere egin dira horrelako ekintzak, esaterako Frantzian eta Herbehereetan.

Martxen ezaugarri bat janzkera probokatzaileak eramatea da, lema nagusi honekin: "guri ez esan nola portatu behar garen, haiei esan, ordea, gu ez bortxatzeko".[4]

Helburuak

Sakontzeko, irakurri: «Slut-shaming»

Martxa hauen helburu nagusia genero-indarkeria salatzea da eta, horrekin batera, biktima erruduna bihurtzen duen kultura matxista: bortxatzaileari akusatu beharrean biktima da gizartearen kritikak jasotzen dituena, bi aldiz biktima bihurtuz.

Erreferentziak

  1. «SlutWalk: Contextualizing the movement». Women's Studies International Forum 53: 22-30. doi:10.1016/j.wsif.2015.08.001 [1]
  2. https://www.larazon.es/historico/2314-el-comentario-machista-que-encendio-la-marcha-de-las-putas-FLLA_RAZON_381353/#.Ttt1yXyGmJLsAeG
  3. SlutWalk march planned for London BBC
  4. https://www.terrafemina.com/societe/france/articles/18088-slutwalk-lacher-de-salopes-a-paris.html

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Slutwalk. Puten Martxa
  • (Ingelesez): Londresko Puten martxa.
  • (Gaztelaniaz): Mexikoko Puten martxa.
  • (Ingelesez): Torontoko Puten martxa.
  • (Ingelesez): Chicagoko Puten martxa.
  • (Ingelesez): Minneapolisko Puten martxa.
  • (Gaztelaniaz): La Platako Puten martxa.
  • (Gaztelaniaz): Buenos Airesko Puten martxa.
  • (Gaztelaniaz): Uruguaiko Puten martxa.
  • (Portugesez): Brasilgo Puten martxa.
  • (Gaztelaniaz): Peruko Puten martxa.
  • (Ingelesez): Australiako Puten martxa.
  • (Gaztelaniaz): Panamako Puten martxa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q152287
  • Commonscat Multimedia: SlutWalks / Q152287

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2015002047
  • Wd Datuak: Q152287
  • Commonscat Multimedia: SlutWalks / Q152287