Speaker's Corner

Speaker's Corner
BiiTTTE
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′42″N 0°09′35″W / 51.511708333333°N 0.15977777777778°W / 51.511708333333; -0.15977777777778
Map

Speaker's Corner (euskaraz Hizlariaren Txokoa, literalki Hizlariaren Izkina) Ingalaterrako Londres hiriburuko Hyde Park parkeko izkina edo txoko bat da. Teorian, usadioaren arabera eta jendearen ustearen arabera ere, edozein hiritar edo pertsonak publikoan edozein gaitaz hitzaldia emateko askatasuna du, betiere poliziak haren hitzaldiak legea urratzen ez duela ziurtatzen den bitartean. Halere, praktikan polizia tolerantea eta irekia izatera derrigortua dago, entzuleen kexa edota hizlariaren hizkera iraingarria baldin bada bakarrik parte hartu edota hitzaldia mozten duelarik.

Hyde Parkeko txokoaz gain, Londresko beste hainbat lekutan ere Speakers' Corners direlakoak ere badaude, adibidez: Finsbury Park, Clapham Common, Kennington Park eta Victoria Parken, bai eta munduko beste herrialde batzuetan ere, bereziki mundu anglosaxoian.

Beste herrialde batzuk

Austràlia

Speakers' Corner, Sydney hiriburuko The Domain parkean.

Canadà

Speakers' Corner, Kanadako Regina (Saskatchewan) hirikol Wascana aintziraren iparraldeko ertzean.

Països Baixos

Speakers' Corner, herbehereraz Spreeksteen, Amsterdameko Oosterpark.

Singapur

Speakers' Corner, 2000ko irailaren 1an gobernuak Parc Hong Lim parkean ezartzea baimendua.

Trinitat i Tobago

Speakers' Corner, Woodford Square, Port of Spain.

Bibliografia

  • The Speakers (1964), egilea: Heathcote Williams
  • A Summer in the Park - A Journal of Speakers' Corner (2004). egila: Tony Allen, hitzaurrea: Ken Campbell

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) The Speakers' Corner web site - Hyde Parkeko bideoak eta irrati emanaldiak dituen webgunea
  • (Ingelesez) Hyde Park Union: Documentary about Speakers' Corner - Bideoa, YouTube
  • (Ingelesez) Tony Allenen webgunea, Speakers' Cornerreko egutegia ikusgai dagoelarik
  • (Ingelesez) Arxius d'àudio i fotografies del Speakers' Corner de 2005
  • Hyde Parkeko Speakers' Corner txokoaren argazkiak Flickr webgunean - Irudiak
  • (Ingelesez) Woodford Squareko historia
  • (Nederlanderaz) Spreeksteeneko webgunea - Herbeheerateako Speakers' Corner txokoaren irudiak ikusgai